XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1945. Bere alaba Kristinaren jaiotzea.

1946. Drouin Galerian erakusketa Le Moal eta Singier-ekin batean.

1948. Saulchoir-ko Dominikarrentzat zazpi metroko tapiza egin.

1949. Mistikazko eta irudigabeko margolaritzarako joera.

Billiet-Caputo Galerian eta Jeanne Bucher Galerian erakusketak egin.

Le Crotoy-k eta Estuaire de la Somme-k markatutako eragina du, hemen eman baititu udaldi batzu.

Les Brèseux (Doubs-en) leihoak egin.

1951-1955. Atzerrietan erakusketa asko.

Sariak: Sao Paulo-ko Biurtekoan, Vienako erligiozko arte-erakusketan, Garnegie Institutuan, Venezuelako Valenzian.

Lan-deiak datozkio Basel-en eta Arles-en berin-leihoak, Eziketa Ministeritzarako tapizak, meza-jantziak egiteko.

1956-1957. Holandako aldia. Urteko aldi batez Emancé-n bizi izan da.

Hem-erako mosaiko eta pastazko berinak egiten.

1958-1959. Haute-Provence-n bizi da. Aldaketa handiak oraingoan, kromatismo oso bizia, ezin egonezko lan egin beharra.

Erakusketak leku askotan: Parisen, Zûrich, Den Haag, Essen. Leihoak....

1960. L`Estacade du Grotoy, 3,90x4,25 metroko tapiza.

Decamerone apaintzeko antzoki-apaingarriak.

1962. Madrid-en aldi labur batez.

Goia-k bereganatu du.

Veneziako Biurtekoan, sari nagusia irabazi.

Composition noire et bleu, 5m2- tapiza.

1963-1966. Españako aldia. Behin ta berriz Valenciako Luchente-ko ermitan izan da.

Gogo berozko, margo bizizko lana.

Sakona. Erakusketak: Paris, Washington, Caen, Oslo, Lund, Bonn, Bremen.

Kolonian Moutier-en berin-leihoak egiten, eta Havre-rako tapiz handia.

1967-1969. Canadara joanak, azkenez, nolabaiteko lasapidea dakarkio.

Berin-leihoak eta tapizak egiteko deirik asko datorkio, horrela margo-lanak utziz.

Bere herrian eta atzerrian zehar, bidenabar lehengo lanak ikusten.

Robert Hessens-ek filma bat egin dio.

1970-1971. Erakusketak Paris-en eta atzerrian.

Mosaikoak Rue Vavin-eko kapillarako egin.

Amabi tapiz, Les Cantiques de Saint Jean de la Croix gaitzat harturik.

Eta hain zuzen, Joan Gurutzekoaren poemok irudiarazteko egin zituen 12 tapizok (3x2,35 metrokoak) dira artikulu honen gaia.